XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KORTAN...!.

Egun baten, gure Praixko, lagun ona, benetan lagun on-ona, bere pentsamentuko laiñuori bolta-boltaka dabill.

Itxi alderdi batera segie, paiñolo urdiñaz bekokixe ziketu, putz galantak bota, eguzki argi beruari begiratuez, jarri mota kontrako sakon unan, da pentsa, pentsa ta pentsa.

Egixe ete da Erramone'k, atzo, meza nausi ostien esan dotsena... Inder bako radixuek saltzen diezela....

Argi-emotalliek aztute dauken basarrikue dalez bera, Praixko, etxeratu eran atzo, lenengo esan dotsena bere Manula'ri, auxe izan da ba.

Argi edo inder premiña bako radixu diabruok agertu diezela saldu-dendetan.

Manula'n posa...!.

Berari gustau jako beti beintzet soiñue, triki-trikixe, eta bai, zer ba! maitxetasun gora-berak, neska-mutillen alkar arpegi ikustiok, eta euron itz bero aldixok.

Gabaz, soloko gora-berak zuzendute gero, kortako lana amaitxu, apari ostien jarri patxadaz ezkatzeko aurki senduen, da entzun, entzun notesixok, munduko barrixok, tiatruok, eta abar.

A, ori bai gauzie, bene-benetan gozo-gozue...!.

- Praixko, bixer zapatu perixie dozu.

Egun ona, neure ustez, izengo litzake ba, ori radixu ori ekarri-edo... Diñotse Manula'k, gizonari....

- Konporme, bixer bertan ekarriko'tzut aideko diabrukerixok atrapatzaillie...!.

- Jesus, Praixko.

Guztireko gora-berak ekarteko izan daille beintzet.

Ez diabrukerixok bakarrik.

- Tire, tire, dana dala.

Umiok pe poztuko'zuz bai, da danok poz-pozik.

Zozer bier dogu guk pe.

Ez beti lurraz burruke eten barik.

- Erresoie, Praixko.

Gure Joxepatxu'k eta Erramontxu'k ipiñi daben arpegi erie, gaur goxien, jaiki eran, entzun dabenien radixo ori ekarteko asmuetan gabizela.

Aren iribarriok eta poz zotiñok eztie izen makalak, ez.

Urrengo egun orretan, Praixko'k, Argi-soiñu'n dendan erosi dau radixo ikusgarrixe.

Saka-tireko buztenaz, antena diñotzenaz.

Eruen dau etxera.

Ezkatzeko mai garbixan ganian ipiñi, botoi biribillari emon eskuma, eta asi jako burrundada baten.